XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

105'gn eresia. JAUNARI KANTA

1. Jaunari kanta
ona baita,
oiñ du aundia
bere betiko errukia.

2. Arek egiñak
nola kanta,
nola eskeiñi
Ari zor aintza
berezia?

3. Doatsu Ari
darraiona,
dabillena bai
zuzen-bidean
gau t-egunaz.

4. Oroi zaite ba
nitaz, Jauna,
Zure fededun
jende maiteen
maitasunaz.

5. Etor zakida,
Jauna, lagun,
Zure mirabampecirc;n
poz atsegiñez
nadin goza.

6. Zuretarrekin
zaidan egun (gaur)
duten zorion,
duten arnasez
piz biotza.

7. ARBASOAK LEZ
oker bizi,
Zuri dizugu
egin pekatu,
egin uko.

8. Arbasoak otz
ditu utzi
Zuk Ejipto'an
egiñak aiek
askatzeko.